Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Praga . Euskal Herria
Etiketak: Praga

Pragako Metropolitan Jazz Band Gasteizko Caja Vital Kutxa Fundazioaren aretoan izango da Matxoak 17an zuzeneko kontzertua emateko. Jazz banda honen zuzendaria eta tronpeta Josef Krajnik da eta bere kideekin batera seikotea osatzen dute eszenatoki gainean:

  • Michal Zpìvák - Klarinete eta Saxo
  • Radim Linhart - Piano eta abeslaria
  • Václav Krejci - Gitarra eta banjo
  • Ladislav Indler - Bateria
  • Eva Eminger - Abeslaria
  • Josef Krajnik - Tronpeta
  • Musika obrak: Ellington, Lees, Gershwin, Mozart, Jobim, Mercer, Azevedo, Williams, Krajník, Kosma, Weiss

Kontzertua gaueko 20.00etan izango da eta sarrerak 5 eurotako prezioa izango dute.

Iturria | Gasteizko Udala

Erlazionatutako sarrerak

Agurra


Kaixo Mundua!.

Gaurtik aurrera euskal Blog sare hau zuen etxean erregularki sartuko da. Eta nire lana munduko alde ezberdinei buruz hitz egitea izango da. Baina lehenengo neure burua aurkeztu nahiko nuke. Nire izena Darocke izango da. Argi dago hau ez dela nire benetako izena, ezizen bat baizik, baina internet mundu honetan horrelakoak dira gauzak.

Bidaien tartea niri tokatu zait onerako edo txarrerako, neure bizitzan zehar, nahiko bidaiatu dudalako. 21 urte nituenetik Madrilen, Berlinen eta Pragan bizia izan naiz, eta bien bitartean hiri eta herrialde ugari ikusteko aukera izan dut, horietako askotan lagun oso onak utzi ditudalarik.

Espero dut zuek, gure irakurleek, zuen iruzkin eta ideiekin gure lana hobetzen lagundu gaitzazuen, eta noizbait herrialde zehatz bati buruzko informazioa nahi izatekotan edo hiri zehatz bati buruzko posten bat nahi izatekotan aske zarete proposamena botatzeko, eta gure informazio sareak lanean jarriko ditugu ahal bezain laster.

Baina hasteko, nire hiri maiteenari buruzko serie batekin zabalduko dut Blog hau: Berlin.

Zain zaitezte, OndoPasa eta gutxi gasta!

Erlazionatutako sarrerak