
Saturday Night Fever, gaur egungo musikalik ezagunenetako bat, Euskadin izango dugu aurki. Oraingo honetan Karen Brucek egingo ditu zuzendari lanak, izen bereko pelikula ospetsuan oinarrituta. Juan Pablo Di Pace (musikal askotan aritu izan da, baita Mamma mia filmean ere) Argentinako aktoreak Tony Manero gorpuztuko du, bere garaian John Travoltak egin zuen bezala.
Bi ordu baino gehiagoko lan zoragarri horrek ikusleak dantzan jarriko ditu, koreografia bikainak eta Bee Gees taldearen abesti ezagunak (“Stayin’ Alive”, “Night Fever” eta “How deep is your love”, esaterako) direla medio.
Musikala Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eta Principal Antzokian izango da ikusgai, martxoaren 4tik 7ra eta 18tik 21era, hurrenez hurren. Egun batzuk geroago (maiatzaren 6tik 16ra) Bilboko Arriaga Antzokira iritsiko da.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Irailaren 1etik 6ra bitartean, FesTVal Gasteizko Telebista eta Irrati Jaialdia ospatuko da. Jaialdi hau Telebista eta irratiko saio mota guztiak jorratzen dituen lehen jaialdia dugu eta honetan, telesail ezagunen denboraldi berrien estreinuak ikusteko aukera izango dugu besteak beste: CuĂ©ntame cĂłmo pasĂł, Sin tetas no hay paraĂso, FĂsica o quĂmica edota QuĂ© vida más triste.
Gainera, sei egunetan zehar dokumentalak, tailerrak, mahai-unguruak eta abarretan parte hartzeko aukera izango dugu. Jaialdiari hasiera eta amaiera emateko ekitaldiak Gasteizko Principal Antzokian egingo dira, eta azken horretan Joan RamĂłn Mainat Sariak eta Kritikaren Sariak banatuko dituzte.
Informazio guztia | FesTVal
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Ekainaren 19an, Leo Bassiren “Utopia” ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu Donostiako Principal Antzokian. Emanaldia gaueko 22:00etan izango da eta ikuskizuna, antzokiak udaberriko denboraldian egiten duen Umore Giroan V. Zikoaren barruan sartzen da.
Leo Bassiren ezhoiko umorea zuzenean ikusi nahi baduzue, sarrerak 6-18 eurotako prezioa izango dute.
Erlazionatutako sarrerak

Nacho Canoren “Hoy no me puedo levantar” musikala Euskadiko hiriburuetara bueltatuko da ekainean eta uztailean. Mecanoren musika eta antzerkia nahasten duen ikuskizun arrakastatsu hau, honako egitaraua burutuko du euskadiko antzoki garrantzitsuenetan:
Erlazionatutako sarrerak

Uztailaren 12tik 18ra, Vitoria Gasteiz Jazzaldiaren 33. edizioa egingo da Arabako hiriburuan. Jazzaldiaren kontzertuak Mendizorrotzeko kiroldegian eta Principal Antzokian izango dira eta dagoeneko egitaraua aztertzeko aukera daukagu:
MENDIZORROTZEKO KIROLDEGIAN:
Uztailak 12, Igandea
- Lillian Boutté
- The Dirty Dozen Brass Band
Uztailak 14, asteartea
- John Scofield and The Piety Street Band
- The Blind boys of Alabama
- Kind of Blue (Jimmy Cobb, Wallace Roney, Javon Jackson, Vicent Herring, Larry Willis & Buster Williams)
- Lee Konitz, Brad Mehldau, Charlie Haden, Jorge Rossy
Uztailak 15, asteazkena
- Diego Amador eta Javier Colina
- Pat Metheny + Charlie Haden
Uztailak 16, osteguna
- Stefano di Battista Quartet : Fabrizio Bosso, Baptiste Trotignon y Eric Harland
- SMV (Stanley Clarke, Marcus Miller & Victor Wooten)
Uztailak 17, ostirala
- 50 Anniversary of Billie Holiday | Randy Crawford & Joe Sample
- Madeleine Peyroux
Uztailak 18, larunbata
- Allen Toussaint, piano solo
- Wynton Marsalis & JALCO with Chano Dominguez
Guztia irakurri »
Erlazionatutako sarrerak