15 Uzt
Tarantinoren ‘Inglourious Basterds’ filmak irekiko du Zinemaldiko Zabaltegi saila
Egilea Gautxori
Irailaren 18tik 26ra bitartean, Donostiako Zinemaldiaren 57. edizioa egingo da gipuzkoar hiriburuan. Zinemaldiaren webgunean iragarri den bezala, aurten Quentin Tarantinok Zabaltegi-Bitxiak saila abiaraziko du Inglourious Basterds-ekin.
Quentin Tarantino zuzendari estatubatuarrak, Canneseko Zinemaldian aurkeztu du dagoeneko Inglourious Basterds filma eta Christoph Waltzek, film honen aktorenetariko batek, Aktore Onenaren Saria eraman zuen. Donostian berriz, 57. Zinemaldiaren lehen egunean, irailaren 18an, aurkeztuko dute filma.
Nazioarteko zinemaldi garrantzitsuetako film nabarmenak, Espainian estreinatu ez direnak, biltzen ditu Zabaltegi-Perlak sailak. Aurten, besteak beste, Un prophète, Jacques Audiard-ena, Bahman Ghobadi zuzendariaren Kasi az Gorbehaye irani khabar nadareh, Ang Leeren Taking Woodstock edota Woody Allenen Whatever Works filmak bilduko ditu Donostia Zinemaldiko sali bereri hau.
Datozen asteetan Zabaltegi-Bitxiak saila osatuko duten gainerako filmen izenburuak jakinaraziko dituzte.
Iturria | Donostia Zinemaldia
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
