
Bihar, Ekainaren 19a larunbata arratsaldeko 18:00etatik aurrera Hondarribiako V. Sagardo Eguna antolatuko da Olagarro Elkartearen eskutik.
Eguraldiak lagunduz gero, Santa Maria Madaglenan ospatuko da, Santiago Kalearen amaieran hain zuzen ere, bertan Hernani edo ta Astigarragako sagardoak izango dira nagusi, hala ere, Irun, Oiartzun edo ta Oreretako zenbait sagardo ere dastatzeko aukera izango dugu.
iturria | Hondarribiako Udaletxea
Erlazionatutako sarrerak

Sagardogintzaren kultura eta herriko ondarea gizarteratzeko asmoarekin, Sagardoetxeatik “SAGARDO FORUM†Sagardo kultura eta Turismoari buruzko jardunaldiak antolatuko dira Azaroaren 26tik eta 27ra. Jardunaldi horietan hiru gai nagusi jorratuko ditugu: batetik, produktua bera, bestetik turismoa eta azkenik sagardoaren kultura. Eduki horiek azaltzeko, Europa mailan sektorean izena duten adituak izango ditugu geure artean.
Jardunaldi horietan hiru gai nagusi jorratuko direla kontuan izanda, helburuak honakoak dira:
- Sagardogintza: Azken urtetan sagardogintzan izan diren aldaketen inguruko datuak aurkeztea.
- Turismoa: Sagardotegien eragin ekonomikoari buruzko ikerketa teknikoen inguruko informazioa ematea.
- Kultura: Sagardoaren kultura bizitzeko moduak eta XX. mendeaz geroztik izandako aldaketak ezagutzera ematea.
EGITARAUA
Azaroak 26, osteguna Turismoa eta Sagardoaren Kultura Tokia: Astigarragako Sagardoetxean
- 09:30-09:45. Aurkezpena. Bixente Arrizabalaga (Astigarragako Alkatea).
- 09:45-10:30. Sagardotegiak Euskadiko errekurtso turistiko gisa. Iker Urcelay (Basquetour-eko Lehiakortasun Teknikaria).
- 10:30-11:15. Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko esperientziak. Juan Manuel LaviÌn (Ardoaren Ibilbideko Lehendakaria) eta CeÌsar SaÌenz de Samaniego (Sasazu Upeltegiko Zuzendaria). 11:15-11:30. Etenaldia.
- 11:30-12:30. Sagardoa eta turismoa Frankfurt-en. Andreas Schneider (Obsthof am Steinberg). 12:30-13:30. Frankfurt-eko sagardoaren eta produktu gastronomikoen dastaketa. Andreas Schneider (Obsthof am Steinberg).
Tokia: Petritegi Sagardotegian
18:30-20:00. Dastaketa gidatua: bertako sagardoa eta Alemaniako sagardoa. Mikel Garaizabal (enologoa eta somelier-a). Izena-ematea beharrezkoa da. Telf: 943 550 575.
Azaroak 27, ostirala Sagardo munduaren egoera Tokia: Astigarragako Sagardoetxean
- 10:00-11:00. Sagardotegien eragin sozioekonomikoa. Carmen Usoz (IKEI-ko aholkularia).
- 11:00-11:15. Etenaldia. 11:15-12:15. Sagardoa Europan. Iñaki Soroa, AICV-ko (European Cider and Fruit Wine Association) Lehendakaria.
- 12:15-13:15. Laborategi automatikoa: Zenbakizko espektrofotometria ekipoaren aurkezpena eta erakustaldia. Optomesure.
Turismoa eta Sagardoaren Kultura Tokia: Astigarragako Udaletxeko Udalbatza aretoan
- 18:30-20:00. Sagardotegiak XX. Mendearen hasieran. Josu Tellabide (etnografoa), Lourdes Odriozola (historialaria), Miel Joxe Astarbe (sagardo kulturan aditua) eta Andoni Arzallus (sagardo kulturan aditua).
Informazgio guztia | Sagardoetxea.com
Erlazionatutako sarrerak

Irailaren 27an, Sagardo Uzta jaiaren IX. edizioa egingo da Astigarragako udalerrian,2010eko sagardoaren uzta-garaiaren hasiera ospatzeko.
Sagardo Uzta deituriko jai hau goizean hasten da eta hainbat ekitaldien artean, nabarmentzekoak dira sagar-muztioa era tradizionalean egingo dela eta Astigarragako sagarren erakusketa, guztia 10:30etik aurrera J. Barandiaran plazan.
Astigarragara hurbiltzen direnak, sagardo tradizionala egiteko prozesua zuzenean ikusi ahal izango dute eta gainera, herri-bazkarian parte hartu, dantza tradizionalak ikusi eta txalapartaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute. Eguna bukatzeko, gomendagarria da sagardoaren museoa, Sagardoetxea, bisitatzea. Jai-gunetik metro batzuetara besterik ez dago.
Iturria | Astigarraga.net
Erlazionatutako sarrerak

Irailaren 5ean, Bizkaiko sagardoari eta untxiari eskainitako azoka berezia ospatuko da Gernikako udalerrian. Honetan, busturialdeko hainbat ekoizle bilduko dira eta sagardoa eta untxia izango dira eguneko protagonista nagusiak.
Gernikara hurbiltzen direnak, hainbat produktu etxera eramateko parada izango dute: gozokiak, ogia, gazta, frutak eta barazkiak, bakar batzuk aipatzearren. Eskulangintzak ere bere tokia izango du azokaren baitan.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Datorren Igandean, Maiatzak 17, Usurbilgo Sagardo Egunaren XXVIII. edizioa ospatuko da. Goizean zehar, frontoian eta dema plazan Gipuzkoako sagardogileen 45 postu jarriko dira eta Askatasuna plazan pintxoak egongo dira salgai.
Hona hemen Usurbilgo Sagardo Egunaren egitaraua:
- 11.30- Hasierako ekitaldia
- 12.00- Sagado botatzaileen txapelketa. Bazkalondoan- txaranga
- 18.00- Erromeria frontoian: Ostolaza eta Pujana
Sagardoaren inguruko jaialdi hau, 1981. urtetik egiten da eta Gipuzkoako udalerri honen ekitaldi ospetsuenetarikoa da da.
Iturria | Usurbilgo Udaletxea
Erlazionatutako sarrerak