Etiketak: San Markos

San Markos Erromeria Errenterian

Ohitura den moduan, Apirilaren (25-26an) bukaeran San Markos Erromeria egingo da Errenteriako udalerrian. Ospakizun honetan, San Markos mendia gora kokatutako gotorlekura igotzeaz aparte, pasteltxo bereziak prestatzeko ohitura dago, amabitxiek euren semebitxi ezkongabeei oparitzeko.

San Markos mendirako errepidea autoentzat itxita egongo da, horregatik, ordu erdiro hiri-autobus batek Morrongilleta kalearen eta mendiaren arteko ibilbidea egingo du, 9:45etik 19:45era. Gotorlekutik itzultzeko ere autobusak jarriko dituzte, maiztasun berberarekin eta 10:00etatik 20:00etara.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

  • Erlazionatutako sarrerak ez