Uztailaren 25ean Santiago jaia dela eta, estatuko iparraldeko abeltzaintza azokarik garrantzitsuenetariko bat egingo da Gasteizen. Azoka Buesa Arena pabilioiaren inguruetan izango da eta abere erakusketaz gain, azokan nekazaritzako makineria erakusketa bat egingo da, baita betiko produktuen dastaketa ere.
Egitarauaren barruan jarduera gehiago izango dira, tartean, herri-kirolen erakustaldiak eta gastronomia dastatzea. Txarangen musikak eguna girotuko du.
Iturria | CajaVital
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:
