Martxoak 17tik Irailak 06rarte, Cai Guo-Qiang artistaren “Sinetsi nahi dut” erakusketa izango da ikusgai Bilboko Guggenheim Museoan. Cai Guo-Qiang (Quanzhou, Txina, 1957) gure garai honetako arte-arau onartuak lehertarazi ditu, hitzez hitz: nahierara bilatu du inspirazioa antzinako mitologian, militar-historian, taoisten kosmologian, estralurtarren begiztatzean, Maoren iraultza-tekniketan, budismoaren filosofian, piroteknia-teknologian, medikuntza txinatarrean eta terroristen bortizkerian.
“Sinetsi nahi dut” erakusketa honetan, artistaren lau teknika ezberdinak ikusteko aukera izango dugu: bolbora-marrazkiak, leherketa-proiektuak, instalazioak eta gizarte-proiektuak. Gainera, erakusketa honek gizartean eztabaida sortzen duten ekitaldi handien kultura-produktore gisa izan duen eragina erakutsiko du.
Informazio guztia | Guggenheim Bilbao
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
