Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Social Antzokia . Euskal Herria
Etiketak: Social Antzokia

Dakizuenez, Martxoaren 20tik 27ra, Basauri-Bizkaiko Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren bostgarren edizioa ospatuko da: ANIMABASAURI5-ANIMABASQUE. Zinemaldiaren hasiera, Basauriko Social Antzokian izango da Ostiral honetan arratsaldeko 20.00etan, Basauriko Alkatearen laguntzarekin egingo den festa berezian.

Hortik aurrera, nazioarteko zenbait artisten animazio lanak aurkeztuko dira Bizkaiko zortzi areto ezberdinetan:

  • Social Antzokia (Basauri)
  • Kultur Ibaigane (Basauri)
  • Multicines 7 (Bilbao)
  • Fnac (Bilbao)
  • Max Ocio (Barakaldo)
  • UPV/EHU (Leioa)
  • Andres Isasi (Getxo)
  • Ategorri-Tartanga (Erandio)

AnimaBasauri-AnimaBasque zinemaldiaren egitarauan luzemetrai eta laburmetai lehiaketak, animazio ikasgelak, atzeraberiak edo umeentzako animazioa bezalako ekintzak egongo dira. Hona hemen egitarau osoa jeisteko aukera: (klik egin argazkian):

Webgune Ofiziala | AnimaBasauri - AnimaBasque

Erlazionatutako sarrerak

Otsailak 7an, “Desnudos en Central Park” antzerki lanaren emanaldia izango da Basauriko Social Antzokian. Komedia antzerki honetan Jaime Azpilicueta dugu zuzendari lanetan eta Manuel Galiana, Enma Ozores, Maria Jose Alfonso, Francisco Piquer, Maribel Salas eta Walter Gamberini antzezle bezala.

Antzerki obra honen egilea Mark Rowell da eta New York-era erameten gaituen argumentua hauxe da:

Gerryk, idazle izatea du amets. Bere bizitzaren erdialdean, bizitza honetan norbait garrantzitsua izan dezakeelaz ohartzen da. Ama maitakor eta autoritario batetaz gehiegi babestua, ematen duena baina emakumezko azkarrago batekin ezkondua ta gurasoen etxetik irten berri diren bi umeekin, egundoko jauzia egitea erabakitzen du, bere bizitzan lehena, abentura honek anonimatotik aterako duelakoan eta azkenean, bere gaitasuna ezagutuko dutelakoan. Komunikabideek, Nueva York hirian dauden telebista kate handiek, egingo dute gainontzekoa.

Antzerkirako sarrerak lehiatilan bertan, BBK kutxazainetan edota telefonoz (944 666 390) erosi daitezke.

Informazio gehiago | Social Antzokia

Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilak 24an “El Cascanueces” ballet ikuskizuna izango da Basauriko Social Antzokian. Proiektu honen zuzendaria David Campos da eta Hoffman-en obra klasikoaren nguruko bere ikuspegi pertsonala ematen du moldaketa berezi honetan.

David Campos-ek talentu gazteez inguratu da ballet honetarako eta bidaiaren berrirakurketa bat proposatzen du, istorioan pasatzen denari, koreografiari, istorioaren kokapenari eta eszenografiari garrantzi bera emanez.

Emanaldi honetarako sarrerak Social Antzokiko lehiatilan bertan (944 666 393) erosi daitezk edo edo baita ere BBK-ko kutxazainetan.

Erlazionatutako sarrerak