Etiketak: sukaldaritza

Autore Sukaldaritzaren Espainiako Biltzarra

Hamalau urtez, 1984tik 1998ra bitartean, Zaldiaran jatetxeak Autore Sukaldaritzaren Espainiako Biltzarra antolatu zuen; ezbairik gabe, Europako gastronomia-ekitaldi ospetsuenetako bat izan zen hura. Izen handiko sukaldariek (hala nola, Juan Mari Arzak, Alain Ducasse eta Michel Bras) euren abilezia erakutsi zuten biltzarrean. Hori gutxi balitz, beste hainbat chef (Ferran Adrià, Sergi Arola eta Andoni Luis Aduriz, adibidez) jendartean ezagutarazteko balio izan zuen. Iaz Zaldiaran jatetxeak biltzarra berriro antolatzea erabaki zuen, eta aurten ere egitarau zabala prestatu du, goi sukaldaritza gustuko dutenen gozamenerako.

Apirilaren 19tik 22ra bitartean Ferran Adria, Martin Berasategui, Pedro Subijana eta Joan Roca sukaldari entzutetsuak bilduko dira Europa Biltzar Jauregian, besteak beste, euren jakinduria bertaratzen direnekin partekatzeko. Kontinente Zaharreko chef ospetsuenetako batzuk ere han izango dira, tartean, Rene Redzepi, William Ledeuil, Jean-François Piège eta Enrico eta Roberto Cerea.

Horietako askok, gainera, bazkariak eta afariak prestatuko dituzte Gasteiz hiribidean dagoen Zaldiaran jatetxean. Menuen prezioa 180 eurokoa izango da.  Oraingo honetan Martin Berasategui Donostiako sukaldariari emango diote “Zilarrezko Txanoaâ€.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Autore Sukaldaritzaren Espainiako Biltzarra

Apirilaren 20tik 23ra bitartean, Autore Sukaldaritzaren Espainiako Biltzarra egingo da Gasteizen. Lau egunetan zehar, Gasteizko Zaldiaran jatetxeak munduko sukaldari ospetzuenetarikoak bilduko ditu eta 180 euroren truke 14 platerretako menuak dastatzeko aukera izango dugu.

Europan mailan oso garrantzitsua den hitzordu gastronomiko honetan Martin Berasategik, Quique Dacostak, Joachim Wisslerrek, Anatoly Kommek, Jonnie Boerrek, Carlo Craccok eta Dani Garciak izango dira afariak eta bazkariak prestatuko dituzten sukaldariek eta Ferran Adriak, Iñaki Rodaballok, Bittor Arginzonizek eta Senen Gonzalezek gai desberdinen inguruko hitzaldiak eskainiko dituzte.

Zaldiaran jatetxean egingo diren ekimen hauetaz aparte, ardo eta xanpain dastatzeak edota Arabako Errioxako upeltegietara bisitaldiak egiteko aukera egongo da egitarauaren barruan. Gainera, ekitaldiari amaiera bikaina emateko, Ferran Adriari “Zilarrezko Txanoa†emango diote.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak