Etiketak: Surf

Surfari aplikaturiko meteorologia eta ozeanografiari buruzko jardunaldiak

Datorren urteko Urtarrilaren 29an eta 30an, Surfari aplikaturiko meteorologia eta ozeanografiari buruzko jardunaldiak Getxoko udalerrian. Ikastaroaren irakasleak Tony Butt (Itsasoaren Zientzietan Lizentziatua eta Ozeanografia Fisikoan Doktorea) eta Gabi Perez (Telekomunikazio Ingeniaria) izango dira eta bi egunetan zehar eduki hauek emango dira:

  • Surf guneetan olatuen dinamikak sortu eta baldintzatzen dituzten mekanismo fisikoak ezagutu eta ulertu.
  • Ikasleari mapa isobarikoak interpretatzeko ezagutzak eman, etorkizunean horien bitartez olatuen dinamikak eta baldintza atmosfériko lokalak aurreikusi ahal izateko.
  • Internetaren erabilera itsas eta olatuen baldintzak aurreikusteko.

Ikastaroa kirol sistemarekin erlazioa duten pertsonei zuzendua dago, batez ere federazio, klub, enpresa eta kirol zerbitzu publikoekin zerikusia dutenak eta berez gaztelaniaz izango da. Hona hemen izena emateko informazioa:

Kiroleskolako bulegoan:
Makaletako etorbidea, z/g
48992 Getxo (Bizkaia)
Tel: 94 430 48 67 / Fax: 94 430 90 11

Iturria | Kiroldegi

Informazio guztia | EHSF

Erlazionatutako sarrerak

Surfilm Festibal jaialdia Donostian

Ekainaren 6tik 14ra bitartean, Surfilm Festibal jaialdia egingo Donostiako hirian. Antzoki Zaharrean, ur kirol horren inguruko nazioarte mailako filmak izango dira ikusgai eta gainera, urtero legez, Film Laburren Lehiaketan parte hartuko duten lanez ere gozatu ahalko dugu.

Jaialdi honen barruan, musikaz gozatzeko aukera izango dugu baita ere Gazteszena aretoan:

Ostirala 12

  • 23.30 carnívoros – fortune tellers – dj zethors

Larunbata 13

  • 23.30 le pianc – cherry boppers – dj chelis

Azkenik, aurtengo Surfilm Festibalaren egitaraua osotzeko, primerako bi erakusketa izango dira ikusgai:

Asier Elcoroiribe erakusketa

  • Aquarium Donostia – Pl. Carlos Blasco de Imaz
  • 15/05/2009 – 14/06/2009

Pablo Ugartexea erakusketa

  • Sala Nocolor - Paseo Colón 37, Donostia
  • 08/05/2009 – 09/07/2009

Informazio guztia | Surf Film Festibal

Erlazionatutako sarrerak