Irailaren 1etik 6ra bitartean, FesTVal Gasteizko Telebista eta Irrati Jaialdia ospatuko da. Jaialdi hau Telebista eta irratiko saio mota guztiak jorratzen dituen lehen jaialdia dugu eta honetan, telesail ezagunen denboraldi berrien estreinuak ikusteko aukera izango dugu besteak beste: Cuéntame cómo pasó, Sin tetas no hay paraÃso, FÃsica o quÃmica edota Qué vida más triste.
Gainera, sei egunetan zehar dokumentalak, tailerrak, mahai-unguruak eta abarretan parte hartzeko aukera izango dugu. Jaialdiari hasiera eta amaiera emateko ekitaldiak Gasteizko Principal Antzokian egingo dira, eta azken horretan Joan Ramón Mainat Sariak eta Kritikaren Sariak banatuko dituzte.
Informazio guztia | FesTVal
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
