
Lau egunez jatetxe handi bilakatuko da Tolosako Zerkausia eta bertan, Txuletoiaren Festa egingo da. Txuleotia izango da honetan protagonista nagusia eta prezio oso baxuan, afari eta bazkari bikainak eskeiniko dira Tolosara hurbiltzen direnentzat.
Tolosako erretegiek kalera aterako dituzte beren parrillak, erretegietako menu tipikoa emateko: txuleta, piperrak, kukuluak, urdaiazpikoa, esparragoak, gazta eta Tolosako postre tipikoak: teilak eta zigarrotxoak, eta xaxuak. Parrillak Zerkausian jarriko dituzte –leku ederra,Oria ibaiaren ertzean– eta aukera izango da ikusteko aditu hauek nola erretzen duten jaki nagusia: txuleta.
Horretaz gain, Tolosako gastronomiako produktuak dastatzeko eta erosteko modua izango da, denek postu bana izango dute eta.
Informazio guztia | Tolosa Gourmet
Erlazionatutako sarrerak

Azaroaren 28tik abenduaren 6ra bitartean, TITIRIJAI ‘09 Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdiaren 27. edizioa ospatuko da. Txotxongiloen jaialdi honetan Atzerriko 7 herrialdetako hogei bat konpainiek parte hartuko dute: Kanada, Korea, Israel, Italia, Mexiko, Portugal eta Thailandia eta 7 Komunitate Erkidegotakoak: Andaluzia, Aragoa, Asturias, Katalunia, Euskadi eta Valencia.
“-ra leihoa” deituriko atala aurten Quebeceko (Kanada) Txotxongilora eskainia egongo da, horregatik Aranburu Jauregian muntatuko den Erakusketak herrialde horretako txotxongiloen erakusgai zabal eta zaindu bat aurkeztuko du.
Titirijai-ra hurbiltzekotan bazaude, heuren webgunean egitarau osoa ikusteko aukera izango duzue.
Informazio guztia | Titirijai
Erlazionatutako sarrerak

Azaroaren 19tik 22ra bitartea, Babarrunaren Astea ospatuko da Tolosa Gourmet ekimenaren barruan. Lau egunetan zehar Tolosako babarruna izango da protagonista nagusia, Tolosako produkturik ospetsuenetako bat, eta dudarik gabe jaki hori gustuko dutenen elkargune bilakatuko da gipuzkoako udalerri hau.
Azaroaren 21ean Tolosako babarrun ale onenaren XXII. lehiaketa egingo dute eta 22an
Tolosako babarrunaren XXIII. gastronomia lehiaketan ekoizleen lehiaketako indaba irabazlea hoberen prestatzen duten sukaldariak sarituko dituzte. Azkenik, herri-bazkaria egingo da Zerkausian.
Informazio gehiago | Tolosa Gourmet
Erlazionatutako sarrerak

Datorren larunbatean, azaroak 14, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoen hirugarren saioa egingo da Tolosako udalerrian. Saio hau Usabai Kiroldegian egingo da arratsaldeko 17.30etatik aurrera eta eszenatoki gainean hurrengoko bertsolariak izango ditugu:
- Igor Elortza
- Sustrai Colina
- Iker Zubeldia
- Uxue Alberdi
- Iñaki Gurrutxaga
- Ainhoa Agirreazaldegi
Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak, www.bertsosarrerak.eu webgune ofizialean erosi daitezke. Hona hemen sarreren prezioak:
Guztia irakurri »
Erlazionatutako sarrerak

Atzo bertan egin zen 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren prentsaurrekoa Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan Bertsozale Elkarteko kideekin. Txapelketa urriaren 3an hasiko da abenduaren 13an amaitzeko, eta guztira 44 bertsolari, 10 epaile eta 10 gai-jartzaile izango dira eszenatoki gainean.
Txapelketaren webgunean, honen egitaraua edo saioen datak argitaratu dituzte:
Final-laurdenak
- Zestoa - Urriak 3 - Gurutzeaga pilotalekua, 17:30
- Leitza - Urriak 10 - Udal kiroldegia, 17:30
- Bilbo - Urriak 11 - Arriaga antzokia, 17:30
- Uztaritze - Urriak 17 - Kiroleta pilotalekua, 17:30
- Zarautz - Urriak 18 - Aritzbatalde pilotalekua, 17:30
- Laudio - Urriak 24 - Granja pabilioia, 17:30
Finalaurrekoak
- Bergara - Azaroak 7 - Udal pilotalekua, 17:30
- Gasteiz - Azaroak - Europa pabiloia, 17:30
- Tolosa - Azaroak 14 - Usabal kiroldegia, 17:30
- Hendaia - Azaroak 15 - Beltzenia pilotalekua, 17:30
- Gernika - Azaroak 21 - Anaitasuna pabiloia, 17:30
- Iruñea - Azaroak 22 - Anaitasuna pabiloia, 17:30
- Donostia - Azaroak 29 - Antonio Elortza Belodromoa, 17:30
Finala
Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak, aurrez erostekoan, internet bidez bakarrik erosi daitezke webgune ofizialean. www.bertsosarrerak.eu. Saioa hasi orduko, eta egunean bertan,txarteldegian ere salgai jarriko dira sarrera batzuk. Finalera orduko izango diren 13 saioetarako bonoa ere internetez bakarrik erosi ahal izango da.
Informazio guztia | Txapelketanagusia.eu
Erlazionatutako sarrerak