Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Tolosa . Euskal Herria - Part 2
Etiketak: Tolosa

Tolosako Jaiak - San Joan

Datorren larunbatean, ekainak 20, azoka berezia egingo da Tolosako udalerrian San Joan jaiak direla eta. Azoka 9:00etatik aurrera jarriko da martxan Triangulo aplazan eta honetan fruta, barazkiak, pateak, hestebeteak, gazta edo eztia bezalako prokuktuak egongo dira salgai.

Gainera, San Joan jaiak direla, Tolosako Udaletxeak primerako egitaraua prestatu du herrira hurbiltzen direnentzat. Udaletxearen webgunean aurkitu dezakezue Tolosako San Joanen egitaraua

Iturria | Tolosako Udaletxea
Tolosako San Joan jaiak | Egitaraua

Erlazionatutako sarrerak

Tolosako Artisautza Eguna

Gaurtik aurrera eta ekainaren 7ra arte, Artisautza azoka ospatuko da Tolosako udalerrian. Lau egunetan zehar, hogei stand baino gehiago jarriko dituzte Tolosako Trianguloa plazan, honetara hurbiltzen direnek artisau-produktu eta jatekoak erosteko aukera izateko. Gastronomia-atalean honako jaki hauek salduko dituzte: Idiazabal gazta, txerri-haragia, ahatearen deribatuak, pastak eta Erronkariko gazta.

Jakietaz aparte, beste standetan zurezko jostailuak, larruzko eta zilarrezko objektuak, kosmetika produktu naturalak, bitxiak, zapatak eta arropa aurkituko dute bisitariek, besteak beste. Tolosako Artisautza egunaren ordutegia hauxe izango da: Goizez 10:30etik 14:00etara eta arratsaldez 16:30etik 20:30era.

Informazio guztia | Tolosako Udala

Erlazionatutako sarrerak

Bisigu Festa Tolosan

Maiatzaren 30ean et 31an Bisigu Festa ospatuko da Tolosako udalerrian. Txinparta elkarteak antolatu duen festa honetan, Tolosako Zerkausia merkatua, 500 mahaikidentzako jatetxea bihurtuko da eta bisigua “Orio estilora” dastatzeko aukera izango dugu. Euskadiko hiru bisigu-erretzaile ospetsuk (Joxe Mari jatetxeko Andoni Manterola, Katxiña jatetxeko Joxe Miguel Zendoia eta Xixario jatetxeko Luis Mari Uranga) prezio merkean bisigu menu eder bat eskainiko dute.

Prezio merkea izango duen bazkari eta afariaz gozatzeko erreserbak, 943 697 413 telefono-zenbakia bidez egin daiteke edota tour@tolosaldea.net helbide elektronikora mezua bidaliz.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak