Etiketak: Txotxongilo

Titirijai 2009

Titirijai 2009

Azaroaren 28tik abenduaren 6ra bitartean, TITIRIJAI ‘09 Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdiaren 27. edizioa ospatuko da. Txotxongiloen jaialdi honetan Atzerriko 7 herrialdetako hogei bat konpainiek parte hartuko dute: Kanada, Korea, Israel, Italia, Mexiko, Portugal eta Thailandia eta 7 Komunitate Erkidegotakoak: Andaluzia, Aragoa, Asturias, Katalunia, Euskadi eta Valencia.

“-ra leihoa” deituriko atala aurten Quebeceko (Kanada) Txotxongilora eskainia egongo da, horregatik Aranburu Jauregian muntatuko den Erakusketak herrialde horretako txotxongiloen erakusgai zabal eta zaindu bat aurkeztuko du.

Titirijai-ra hurbiltzekotan bazaude, heuren webgunean egitarau osoa ikusteko aukera izango duzue.

Informazio guztia | Titirijai

Erlazionatutako sarrerak

Bilboko XXVIII. Nazioarteko Txotxongilo jaialdia

Azaroaren 7tik 16ra bitartean, Bilboko XXVIII. Nazioarteko Txotxongilo jaialdia ospatuko da “Antzerkia txikerrean” izenburupean. Jaialdian Euskal Herria, Katalunia, Valentzia, Portugal eta Bulgariako 10 taldek arituko dira primerako ikuskizunak eskeintzen.

Bilboko Txotxongilo Jaialdiaren XXVIII. edizioan Bilborock aretoan eta Indautxuko El Carmen aretoan egingo dira ikuskizun guztiak . Era berean, programaren osagarri gisa, automata-erakustaldia egingo da Bilborocken. Txotxongilo hauek mekanikoki mugitzen dira, inork erabili beharrik gabe. “Grumildoen showa” Ety Fefer peruarrak sortutako ikuskizuna da: berez mugitzen diren 14 txotxongilo giro desberdinetan sakabanatuta, izaki liluragarriak, mundu errealeko pertsonaia baztertuen isla.

Aldi bereko ekintzei dagokienez, jaialdiaren egunetan, Pepe Otalek bere txotxongilo-tailerrean egiten duen lanari buruzko erakusketa jarriko dute ikusgai Barrainkuan. Horrekin batera, “Txotxongiloak femeninoan” goiburuko II. Nazioarteko Topaketa egingo da, eta bertan, euskal artistek esperientzia-trukaketa egin ahal izango dute Italia, Bulgaria, Kuba, Ingalaterra eta Espainiatik etorritako artistekin.

Era berean, txotxongiloen munduari buruzko bi film labur emango eta bi ikastaro antolatuko dira, bata euskaraz (”Txotxongiloen erabilera erraza”, teknika eszenikoei buruzkoa) eta bestea gaztelaniaz (”Goma-aparrezko txotxongiloak lantzeko teknika”). Amaitzeko, hitzaldi bi antolatuko dira Barrainkuako udaltegian, lehenengoa txotxongiloen interneteko trataerari buruzkoa, eta bigarrena ‘Bunraku’ deritzon japoniar txotxongilo-tradizioaren ingurukoa.

Erlazionatutako sarrerak


Donostia Kulturak, Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzarekin, Donostiako auzoetako kultur etxeetan eta beste zenbait gunetan ospatuko den Txotxongilo Jaialdia prestatu du. Azaroaren 29tik abenduaren 4ra, gure etxeko txikientzat Titirijai jaialdia egongo da hurrengoko tokietan:

Azaroak 29

Emanaldia: Huevito de ida y vuelta, Asomados y escondidos (Argentina)

Non: Kontadores Gaztelekua (Bidebieta). 11:30. Gazteleraz

Emanaldia: El patito feo, Teatro de Títeres de San Petersburgo (Errusia)

Non: Egia K. E. 18:00. Testurik gabekoa

Emanaldia: ¿Quién va a despertar al sol?, Teatro de Títeres de Yekaterinburgo (Errusia)

Non: Altza K. E. (Larratxo pas., 55). 18:00. Gazteleraz

Azaroak 30

Emanaldia: El espíritu del Cid, Ángeles de Trapo (Andaluzia)

Non: Intxaurrondo Berri K. E. 12:00. Gaztelera

Abenduak 2

Emanaldia: Rutinas, La Puntual Eugenio Navarro (Catalunya)

Non: Etxarriene (Martutene). 18:00. Gazteleraz

Emanaldia: ¿Quién va a despertar al sol?, Teatro de Títeres de Yekaterinburgo (Errusia)

Non: Okendo K. E. 18:00. Gaztelera

Abenduak 3

Emanaldia: Filipo, Teatro de Títeres Bengala (Venezuela)

Non: Ernest Lluch K. E. 18:00. Gazteleraz

Abenduak 4

Emanaldia: Juego de polichinelas, Pícara Locuela (Gaztela-León)

Non: Larrotxene K. E. 18:00. Gazteleraz

Faltan botatzen dugun gauza bakarra: Euskeraz egindako emanaldiren bat egotea.

Informazio gehiago | Victoria Eugenia

Erlazionatutako sarrerak