Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Umeak . Euskal Herria
Etiketak: umeak

Haurren gabonetako parkea Donostian

Donostiako Haurren gabonetako parkea edo PIN-a Abenduaren 26an zabalduko ditu bere ateak Urtarrilaren 3ra arte. Haurren gabonetako parkea Kursaal-en izango da eta zenbait ekintza eta ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute honetara hurbiltzen diren umeek:

Besteak beste, honakoak aurkituko ditugu Kursaaleko Haurren Gabonetako Parkean: jostailuak, zozketak, karaoke saioak, tonbola bat, bideo-jokoak, motor eta bizikletentzako pista, tailerrak eta puzgarriak. Horrez gainera, Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoek urtarrilaren 3an bi emanaldi eskainiko dituzte, eta muturreko kirolen zaleek “goming”-ean aritzeko parada izango dute.

Ordutegia: 10:30-13:30 eta 16:00-19:30. Abenduak 31 eta urtarrilak 1: itxita. Urtarrilaren 3an goizez bakarrik egongo da irekita.

Sarrerak 7 eurotako prezioa izango dute.

Informazio guztia | lankor.com

Erlazionatutako sarrerak

Umeen Gabonetako Parkea (PIN) BEC!-en

Abenduaren 14tik urtarrilaren 5era Umeen Gabonetako Parkea edo PIN-a zabalik egongo da Barakaldoko Bilbao Exhibition Center-en. Eskaintza ludiko eta didaktikoa, kirol eta tailer-jarduera eta betiko barraken eskaintza apartekoa izango da.

Bilbao Exhibition Centre-ko hiru pabilioitan banatuko da, eta erakunde, enpresa publiko eta pribatu, kultur elkarte, gobernuz kanpoko erakunde eta hedabide ezberdinek parte hartuko dute, jarduera didaktiko, kirolezko, hezigarri eta kulturalez osatutako joko, ikuskizun eta tailer pila aurkezteko.

  • Ordutegia: 11:00-20:00. Abenduak 14, 15, 16, 17, 24 eta 31 eta urtarrilak 5: 11:00-17:00. Abenduak 25 eta urtarrilak 1: itxita.
  • Sarrera: 5-7 euro.

Erlazionatutako sarrerak

Titirijai 2009

Titirijai 2009

Azaroaren 28tik abenduaren 6ra bitartean, TITIRIJAI ‘09 Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdiaren 27. edizioa ospatuko da. Txotxongiloen jaialdi honetan Atzerriko 7 herrialdetako hogei bat konpainiek parte hartuko dute: Kanada, Korea, Israel, Italia, Mexiko, Portugal eta Thailandia eta 7 Komunitate Erkidegotakoak: Andaluzia, Aragoa, Asturias, Katalunia, Euskadi eta Valencia.

“-ra leihoa” deituriko atala aurten Quebeceko (Kanada) Txotxongilora eskainia egongo da, horregatik Aranburu Jauregian muntatuko den Erakusketak herrialde horretako txotxongiloen erakusgai zabal eta zaindu bat aurkeztuko du.

Titirijai-ra hurbiltzekotan bazaude, heuren webgunean egitarau osoa ikusteko aukera izango duzue.

Informazio guztia | Titirijai

Erlazionatutako sarrerak

txotxongiloak

Bihartik aurrera eta Irailaren 13ra arte, Txotxongilo Txoroak jaialdia izango dugu Gasteizen. Jaialdi hau dela eta, txotxongiloek hiriak hartuko dute eta familia osoarentzako emanaldiak ikusteko aukera izango dugu zenbait tokitan: Plaza Barrian, San Martin, Arriagako, Judimendiko eta Aranbizkarreko parkeetan eta Aihotz eta Eskoriatza-Esquivel plazetan, adibidez.

Hona hemen Txotxongilo Txoroak Jaialdi barruan izango ditugun zenbait ikuskizunen egitaraua:

  • Uztailak 5 - Titiriteros de Binefar taldearen No nos moverán
  • Uztailak 11 eta 12 - Cucaramacara konpainiaren Aventuras y desventuras de Perico de los Palotes
  • Uztailak 18 eta 19 - Teatro de la plaza taldearen Mago por casualidad
  • Abuztuak 15 eta 16 - Ángeles de trapo, Los claveles eta Teatro Buffo konpainiak  izango dira.
  • Abuztuak 22 eta 23 - La caja tonta konpainia.
  • Abuztuak 29 eta 30 - Viva Rodari konpainia
  • Irailak 5 eta 6 -  Mevitendo taldeak El diario embrujado aurkeztuko du.
  • Irailak 13 - Pai konpainiaren Arte bailón

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Martxoak 6tik 8ra, umeentzat zuzendutako “Disney on ice - Buscando a Nemo” izotz gaineko ikuskizuna izango da BEC-en kokatutako Bizkaia Arenan. Ikuskizun honen emanaldiak, hurrengoko ordutegian izango dira:

  • Martxoak 6 - 19:30etan
  • Martxoak 7 - 16:00etan
  • Martxoak 7 - 19:30etan
  • Martxoak 8 - 17:00etan

Sarrerak telefonoz (933 184 969), BBK kutxazainetan edo El Corte Ingles-en eros daitezteke.

Informazio guztia | Bizkaia Arena

Erlazionatutako sarrerak