Martxoak 31arte, “Liburutegi Bizidunak” deituriko ekimena izango da Gasteizko zenbait gizarte-etxeetan. Liburutegi Bizidunak, umeentzat zuzenduta dagoen ekimena da eta honen barruan honako kultura-jarduerataz gozatzeko aukera izango dugu: ipuin kontalariak, jolasak, tailerrak, txotxongilo-ikuskizunak, eskulanak eta poesia-errezitaldiak.
Ekintza hauek Gasteizen kokatutako Abetxuko, Arana, Ariznabarra, Iparralde, Aldabe, Arriaga, Pilar, Hegoalde, Judimendi eta Lakua auzoetako gizarte-etxeetan egingo dituzte.
Liburutegi Bizidunen egitaraua jeisteko bi aukera dituzu:
- Gasteizko Udalako webgunetik jeitsi dezakezue eta gero fitxategiari “programasyactosAction.pdf” izena eman, PDF formatuan irakurtzeko. Dirudienez gaizki igo dute…
- Errazena, Ondopasatik jeitsi.
Iturria | Gasteizko Udala
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
