Etiketak: Umeen Gabonetako Parkea

Haurren gabonetako parkea Donostian

Donostiako Haurren gabonetako parkea edo PIN-a Abenduaren 26an zabalduko ditu bere ateak Urtarrilaren 3ra arte. Haurren gabonetako parkea Kursaal-en izango da eta zenbait ekintza eta ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute honetara hurbiltzen diren umeek:

Besteak beste, honakoak aurkituko ditugu Kursaaleko Haurren Gabonetako Parkean: jostailuak, zozketak, karaoke saioak, tonbola bat, bideo-jokoak, motor eta bizikletentzako pista, tailerrak eta puzgarriak. Horrez gainera, Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoek urtarrilaren 3an bi emanaldi eskainiko dituzte, eta muturreko kirolen zaleek “goming”-ean aritzeko parada izango dute.

Ordutegia: 10:30-13:30 eta 16:00-19:30. Abenduak 31 eta urtarrilak 1: itxita. Urtarrilaren 3an goizez bakarrik egongo da irekita.

Sarrerak 7 eurotako prezioa izango dute.

Informazio guztia | lankor.com

Erlazionatutako sarrerak

Umeen Gabonetako Parkea (PIN) BEC!-en

Abenduaren 14tik urtarrilaren 5era Umeen Gabonetako Parkea edo PIN-a zabalik egongo da Barakaldoko Bilbao Exhibition Center-en. Eskaintza ludiko eta didaktikoa, kirol eta tailer-jarduera eta betiko barraken eskaintza apartekoa izango da.

Bilbao Exhibition Centre-ko hiru pabilioitan banatuko da, eta erakunde, enpresa publiko eta pribatu, kultur elkarte, gobernuz kanpoko erakunde eta hedabide ezberdinek parte hartuko dute, jarduera didaktiko, kirolezko, hezigarri eta kulturalez osatutako joko, ikuskizun eta tailer pila aurkezteko.

  • Ordutegia: 11:00-20:00. Abenduak 14, 15, 16, 17, 24 eta 31 eta urtarrilak 5: 11:00-17:00. Abenduak 25 eta urtarrilak 1: itxita.
  • Sarrera: 5-7 euro.

Erlazionatutako sarrerak