
Ekainaren 19an, Leo Bassiren “Utopia” ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu Donostiako Principal Antzokian. Emanaldia gaueko 22:00etan izango da eta ikuskizuna, antzokiak udaberriko denboraldian egiten duen Umore Giroan V. Zikoaren barruan sartzen da.
Leo Bassiren ezhoiko umorea zuzenean ikusi nahi baduzue, sarrerak 6-18 eurotako prezioa izango dute.
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 21etik 24ra bitartean, Umore Azoka ekimena egingo da Leioako udalerrian, Leioako Udaleko Kultur Arloak antolatuta. Umore azoka 1995. urtetik egiten da eta lau egunetan zehar, Leioa antzeztoki handi, ezinbesteko hitzordu, erakustoki eta kaleko arteetan parte hartzen duten gizarte-eragileen arteko (konpainiak, sortzaileak, banatzaileak, programatzaileak, sareak, ikusleak, prentsa…) topaleku bihurtzen da.
Egun hauetan antzezlanak, zirku-ikuskizunak, haurrentzako lanak, dantza saioak , clown pailazoak, akrobatak eta malabaristen 55 emanaldi ikusteko aukera izango dugu 49 taldeen laguntzarekin. Honetaz aparte, Ganso & Cia, Kukubiltxo Antzerki Taldea, Ados Teatroa, Pikor Teatro eta Kukai Dantza Taldea konpainia euskaldunen eta Teatro Meridional Madrilgo konpainiaren lanen ekoizpenean parte hartu du aurten Umore Azokak.
Informazio guztia | Leioako Umore Azoka
Erlazionatutako sarrerak

Larunbat eta Igande honetan, Otsailak 28 eta Martxoal 1, “Los Golden en Blanco y Negro” ikuskizuna izango da Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Golden Apple Quartet laukotearen eskutik datorren musika eta umorezko ikuskizun honen argumentua hauxe da:
Kutxa zahar bat agertu da taldeko kideen senitarteko baten ganbaran. Bertan, euren birraitonen (Hipolito Garmendia, Zacarias Errondosoro, Bernabe Ochoa eta Calixto Romano) eskutitzak, egunerokoak, jantziak, partiturak eta egunkari-zatiak aurkituko dituzte.
Golden Apple Quartet taldeko kideak zuzenean ikusteko sarrerak 10-22 eurotako prezio izango dute eta emanaldiak gaueko 20.00etan izango dira.
Iturria | Turismo.net
Erlazionatutako sarrerak
Terrat Pack Andreu Buenafuente, José Corbacho, Jordi Évole eta Berto Romero biltzen duen umorezko ikuskizun berezia da. Urtarrilaren 9an eta 10an, Donostiako Kursaal Jauregian izango da ikusgai Terrat Pack, lau umorista hauen bakarrizketak nahasten dituen show-a.
Hona hemen Terrat Pack ikuskizunaren inguruan partaideak egindako aurkezpena:
Iturria | Kursaal
Erlazionatutako sarrerak