Etiketak: Urbil & Txomin Artola

Gu Gira Donostiako Kursaal auditorioan

Apirilaren 5ean, Gu Gira kantaldia egingo da Donostiako Kursaal auditorioan. Ikuskizun hau, Gu Gira izen bereko kantu bildumatik sortu da eta antolatzaile lanetan Kursaal Fundazioak, Radio Euskadi eta Elkar dabiltza.

Gu Gira kantaldia, 1970eko hamarkadako Euskal kantagintzaren ibilbide historikoa kontatzen du abestien bidez, primerako musika eta kantariekin: Antton Valverde, Gorka Knörr, Urko, Gontzal Mendibil, Iñaki Eizmendi, Urbil & Txomin Artola, Mixel Ducau (Errobi), Niko Etxart…

Gu Gira emanaldia arratsaldeko 20.00etan hasiko da eta honetarako sarrerak 6/18 eurotako prezioa izango dute.

Erlazionatutako sarrerak