Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
UrduƱa . Euskal Herria
Etiketak: UrduƱa

Nazioarteko Aire-Jaialdia UrduƱan

Ekainaren 27tik 28ra bitartean, Nazioarteko Aire-Jaialdia egingo da UrduƱako bizkaitar udalerrian. Aurtengoa, jaialdiaren seigarren edizioa izango da eta zerua parapente, delta hegal, globo aerostatiko eta paratxutez betea ikusteko aukera iango dugu.

Gainera, pilotuen lana ikusteaz gainera, asteburuan UrduƱara bertaratzen diren lagunek ekintza zirraragarriez gozatzeko parada izango dute: bi lagunentzako hegaldiak parapentean, aeromodelismo erakustaldiak eta zozketak, gutxi batzuk aipatzearren.

Aire-Jaialdi honen webgunean, asteburu osorako egitaraua ikusteko aukera duzue.

Informazio guztia | UNAF

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Otxomaioa 2009 - UrduƱa jaietan

Maiatzarek 5tik 17ra bitartean, Otxomaio jaiak ospatuko dira UrduƱako bizkaitar udalerrian. Izenak berak adierazten duenez, maiatzaren 8an ekartzen dute gogora herriko biztanleek Antiguako Amaren, UrduƱako zaindariaren, agerraldia.

Maiatzaren 8an, Antiguako Amaren Santutegian egiten den Ama Birjinaren gurtzeaz aparte, jende guztiarentzat zuzendutako jarduera anitz prestatu dira: kirol-ekitaldiak, mota askotako txapelketak, abeltzaintza azokak, dantza eta antzerki emanaldiak, kontzertuak, zezenketak, kalejirak, eta abar.

Otxomaioko jaien egitarau osoa jakin nahi baduzue, urdunakojaiak.com webgunean aurkitu dezakezu egitarau digital txukun bat.

Iturria | Euskadi.net

Egitaraua | Urdunakojaiak.com

Erlazionatutako sarrerak

UrduƱako Ganadu eta Nekazaritza Azoka

Maiatzaren 2an, larunbata, UrduƱako Ganadu eta Nekazaritza Azoka egingo da. UrduƱako Udalak eta Txaroles Ekoizleen Euskadiko Elkarteak antolatuta. Honetan, Txaroles arrazako ganaduaren Euskadiko VI. Txapelketa ospatuko da baita ere, UrduƱako zezen plazan.

Ganadu Azokan 190 abelburuk parte hartuko dute: behi-aziendak, ardi-aziendak, ahuntz-aziendak eta zaldi-aziendak. Horietatik 41 behi izango dira, Limusin, Piriniar, Frisiar, Alpeetako nabar, TerreƱo eta Betizu arrazakoak. 45 zaldi egongo dira: pottokak, poneyak eta paseorako zaldiak, 78 ardi ekarriko dituzte, Latxa arrazakoak. Ahuntzak 36 izango dira, Azpigorri arrazakoak, inguruko herrietatik etorriko direnak, UrduƱa, Aloria, ArtomaƱa, Delika, Okondo, Murga, Amurrio, Laudio eta Artziniegatik.

Nekazaritza Azokan berriz, eskualdeko baserritarrek egiten dutena ikusi eta erosteko aukera egongo da. Gaztak, txakolina, hestebeteak, eztia, ogia eta euskal pastela erosteko 30 postu baino gehiago aurkituko ditugu.

Iturria | Urduna.com

Erlazionatutako sarrerak

Laudioko Ganadu eta eskulangintza azoka

Datorren Larunbatean, Apirilak 4, Ganadua eta eskulangintza azoka egingo da Laudioko herrian. Aberedun abeltzainen elkarteak urtero antolatzen du Dolumin Ostiraleko ganadu-azoka eta goizeko 9:00etatik aurrera zenbait erakusketa egingo dira Aiarako koadrila osoko zein Orozko eta UrduƱako behi, zaldi, ardi, ahuntz eta txerriekin.

Araba eta Baias Ibaia kaleen arteko Zumalakarregi Hiribideko tartean ganadu erakusketak egingo dira eta Herriko Plazan nekazaritza eta eskulangitza produktuen salmenta-postuak aurkituko ditugu.

Iturria |
Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak