
Saturday Night Fever, gaur egungo musikalik ezagunenetako bat, Euskadin izango dugu aurki. Oraingo honetan Karen Brucek egingo ditu zuzendari lanak, izen bereko pelikula ospetsuan oinarrituta. Juan Pablo Di Pace (musikal askotan aritu izan da, baita Mamma mia filmean ere) Argentinako aktoreak Tony Manero gorpuztuko du, bere garaian John Travoltak egin zuen bezala.
Bi ordu baino gehiagoko lan zoragarri horrek ikusleak dantzan jarriko ditu, koreografia bikainak eta Bee Gees taldearen abesti ezagunak (“Stayin’ Alive”, “Night Fever” eta “How deep is your love”, esaterako) direla medio.
Musikala Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eta Principal Antzokian izango da ikusgai, martxoaren 4tik 7ra eta 18tik 21era, hurrenez hurren. Egun batzuk geroago (maiatzaren 6tik 16ra) Bilboko Arriaga Antzokira iritsiko da.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 12tik 20ra bitartean, XI Gabonetako Gospel Kontzertuak egingo dira Donostiako Kursaal aretoan eta Victoria Eugenia Antzokian. Lau egunetan zehar gospel musika izango da nagusi Donostian eta primerako egitarauaz gozatzeko aukera izango dugu:
Abenduak 12
- Kursaal, 18:00etan eta 20:30etan
- Soweto Gospel Choir in concert: The Best Of
- (25€/20€)
Abenduak 13
- Victoria Eugenia Club, 18:30etan
- Bridget Bazile
- (25€/20€)
Abenduak 19
- Kursaal, 18:00etan eta 20:30etan
- Amen Gospel Choir: A Tribute to Mahalia
- Zuzendaria: David Curry
- (25€/20€)
Abenduak 20
- Victoria Eugenia, 18:30etan
- NORTHERN KENTUCKY BROTHERHOOD SINGERS
- (18€/16€/14€)
Sarrerak Kutxa.net webgunean, Kursaaleko txarteldegian edo telefonoz (943 00 12 00) erosi daitezke.
Informazio guztia | heinekenjazzaldia.com
Erlazionatutako sarrerak

Abuztuaren 4tik Irailaren 5era bitartean, Donostiako Musika Hamabostaldiaren 70. edizioa ospatuko da gipuzkoar hiriburuan. Musika klasiko onenari eskainitako hilabete honi, La Fura dels Baus konpainiaren Carminina Burana obra hemango dio hasiera eta 74 kontzertu inguru eskeiniko dira.
Hona hemen aurtengo Donostiako Musika Hamabostaldiaren egitaraua areto nagusietan. Egitarau osoa eta xehetasun guztiak, webgune ofizialean aurkitu ditzakezue.
Inaugurazio Eguna - Abuztuak 4
- “Music for a while” - Haendel y su contexto británico
- “A quién contaré mis quexas”
- Mac Jeara´s Band - Marching band
- Jose Inazio Ansorena - Álvaro Cendoya - Obras de Garbizu, Bartok…
- Concerto Donostiarra - Ana Mª Otxoa / Ainhoa Zubillaga
Victoria Eugenia Antzokia
- abuztuak 5: Maria Joao Pires, pianoa - Chopin eta Liszt-en obrak
- abuztuak 7: Katia & Marielle Labèque - Ravel eta Albéniz
- abuztuak 8: “Laboaren Munduak” - Mikel Laboaren omenezko kontzertua (1934-2008)
- abuztuak 19: “La pequeña flauta mágica” - Haurrentzako ikuskizuna
- abuztuak 23: Daniela Dessì- Fabio Armiliato - Ariak eta duoak
- abuztuak 25: “Itoiz Suite” - Bilbao Orkestra Sinfonikoa
- abuztuak 31: Andreas Scholl, kontratenorra - Shield of Harmony
Kursaal Auditorioa
- abuztuak 4: “Carmina Burana”, C. Orff - La Fura dels Baus - Orfeón Pamplonés
- abuztuak 5: “Carmina Burana”, C. Orff - La Fura dels Baus - Orfeón Pamplonés
- abuztuak 6: West Eastern Divan Orchestra - Daniel Barenboim, zuzendaria
- abuztuak 10: Euskadiko Orkestra - Andra Mari Abesbatza - “La Creación” J. Haydn
- abuztuak 17: San Petersburgoko Kaperako Abesbatza eta Orkestra - Vladislav Chernoushenko, zuzendaria
- abuztuak 20: Corella Ballet - “La Bayadère”
- abuztuak 21: Corella Ballet - “La Bayadère”
- abuztuak 22: Orquesta y Coro Nacional de España- Orfeoi Txiki - “Las Golondrinas”, Usandizaga
- abuztuak 24: Budapest Festival Orchestra - Ivan Fischer, zuzendaria
- abuztuak 26: “Gernika” - Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
- abuztuak 29: English Baroque Soloists - John Eliot Gardiner
- irailak 1: Orchestra des Champs Elysées - “Elias”. F.Mendelssohn
- irailak 2: Gustav Mahler Jugendorchester - Matthias Goerne, baritonoa
- irailak 4: Lyongo Orkestra Nazionala - Michel Plasson, zuzendaria
- irailak 5: Lyongo Orkestra Nazionala- Donostiako Orfeoia - Michel Plasson, zuzendaria
Guztia irakurri »
Erlazionatutako sarrerak

Bihartik aurrera eta Uztailaren 4ra arte, Donostiako Antzerki Feriaren hamabosgarren edizioa egingo da Gipuzkoako hiriburuan. Estatu mailan antzerki azoka garrantzitsuenetarikoa izaten da Donostiakoa eta era berean, antzerkigintzako profesionalen elkargunea izatea lortzen du, 600 profesional inguru biltzen dituelarik.
dFERIA jaialdiak antzerki eta dantza egitarau zabala eskeintzen du, aretoetan zein kaleetan: Victoria Eugenia Antzokia, Kursaal Jauregia, Antzoki Zaharra, Gazteszena aretoa, Imanol Larzabal aretoa eta Donostiako kaleak eta plazak. Aretoetan egingo diren 20 bat obra ikusteko asmoa badaukazue, hauek izango dira sarreren salneurriak:
- Victoria Eugenia Antzokia: 20€ / 15€ / 10€
- Antzoki Zaharra, Lugaritz eta Gazteszena: 10€
dFeriaren webgunean egitarau osoa ikusteko edota jeisteko aukera ere badago.
Informazio guztia | dFeria
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 22an eta 23an, “Blanco como la luna” ballet obra ikusteko aukera izango dugu Wiesbadengo Antzoki Nazionaleko Balletak Victoria Eugenia Antzokian eskeiniko duen emanaldian. Obra hau Stephan Thossenen debuta izan zen Wiesbadengo Balletaren zuzendari moduan eta programak hurrengoko hiru pieza izango ditu: Musika eskaintza, Ikuskizun iheslariak (lanaren muina) eta tangoa, txa-txa-txa eta folklore soinuak nahasten dituen No Cha-Cha-Cha.
Wiesbadengo Balletak, 23 dantzariz osatuta dago eta asteburu honetan ikusiko dugun obra ilargia irtetzen den unean kokatzen da. Balleta arratsaldeko 20:00etan izango da eta sarrerak 16/30 eurotako prezioa izango dute.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak