Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Zarautz . Euskal Herria
Etiketak: Zarautz

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia

Atzo bertan egin zen 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren prentsaurrekoa Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan Bertsozale Elkarteko kideekin. Txapelketa urriaren 3an hasiko da abenduaren 13an amaitzeko, eta guztira 44 bertsolari, 10 epaile eta 10 gai-jartzaile izango dira eszenatoki gainean.

Txapelketaren webgunean, honen egitaraua edo saioen datak argitaratu dituzte:

Final-laurdenak

  • Zestoa - Urriak 3 - Gurutzeaga pilotalekua, 17:30
  • Leitza - Urriak 10 - Udal kiroldegia, 17:30
  • Bilbo - Urriak 11 - Arriaga antzokia, 17:30
  • Uztaritze - Urriak 17 - Kiroleta pilotalekua, 17:30
  • Zarautz - Urriak 18 - Aritzbatalde pilotalekua, 17:30
  • Laudio - Urriak 24 - Granja pabilioia, 17:30

Finalaurrekoak

  • Bergara - Azaroak 7 - Udal pilotalekua, 17:30
  • Gasteiz - Azaroak - Europa pabiloia, 17:30
  • Tolosa - Azaroak 14 - Usabal kiroldegia, 17:30
  • Hendaia - Azaroak 15 - Beltzenia pilotalekua, 17:30
  • Gernika - Azaroak 21 - Anaitasuna pabiloia, 17:30
  • Iruñea - Azaroak 22 - Anaitasuna pabiloia, 17:30
  • Donostia - Azaroak 29 - Antonio Elortza Belodromoa, 17:30

Finala

Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak, aurrez erostekoan, internet bidez bakarrik erosi daitezke webgune ofizialean. www.bertsosarrerak.eu. Saioa hasi orduko, eta egunean bertan,txarteldegian ere salgai jarriko dira sarrera batzuk. Finalera orduko izango diren 13 saioetarako bonoa ere internetez bakarrik erosi ahal izango da.

Informazio guztia | Txapelketanagusia.eu

Erlazionatutako sarrerak

Zarauzko Nazioarteko X. Jazz Mintegia

Uztailaren 15tik (gaur) 19ra bitartean, Zarauzko Nazioarteko X. Jazz Mintegia egingo da Zarauzko udalerrian. Hiru egunetan zehar, zenbait ikastaro egingo dira primerako irakasleen laguntzarekin eta gauetan, jazz kontzertuak egingo dira.

Hona hemen kontzertuen egitaraua:

Asteazkena, 2009ko uztailaren 15a

  • THE CHERRY BOPPERS kontzertua JAZZ gauak
  • 23:00 (Munoako karpan)

Osteguna, 2009ko uztailaren 16a

  • VICTOR PRIETO TRIO akordeoi kontzertua Jazz gauak
  • 23:00 (Munoako karpan)
  • GABACHO CONNECTION kontzertua JAZZ gauak
  • 22:00 (Munoako karpan)

Ostirala, 2009ko uztailaren 17a

  • IÑAKI SALVADOR TRIO “Laboaren musika” kontzertua Jazz gauak
  • 22:45 (Munoako karpan)
  • IMANOL URIBEREN “HAIKA MUTIL” dokumentalaren emanaldia
  • 22:00 (Munoako karpan)

Larunbata, 2009ko uztailaren 18a

  • MARC AYZA GROUP kontzertua JAZZ gauak
  • 22:00 (Munoako karpan)

Igandea, 2009ko uztailaren 19a

  • BERTSOA & JAZZA emanaldia JAZZ gauak
  • 22:00 (Munoako kapan)

Iturria | Kultura Zarautz

Erlazionatutako sarrerak

Getariako TxakolinaBihar, Apirilak 19, Aiako Txakolin egunaren zazpigarren edizioa egingo da goizeko 11:30etatik aurrera. Gipuzkoan kokatutako udalerri txiki hau, Getariako Txakolina jatorrizko deitura duten Zarautz, Aia eta Getariako 16 upategiek egindako txakolina eskeiniko du bertara hurbiltzen diren guztiei.

Txakolin eguna dela eta, Eusko Labela duen txahala burruntzian errea egongo da Herriko Plazan txakolinarekin batera daztatzeko.

Mahastizainek eta euskal administrazioak elkarlanean berreskuratzearen eta kalitatearen alde egindako esfortzuari esker, 1989an Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura gisa onartu zen, eta izen bera jarri zioten: Getariako Txakolina.

Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak egoitza Getarian du eta bertatik, bertako mahatsaren jatorria, mahasgintza eta kalitate-kontrola ikuskatzen ditu kontsumitzaileari Getariako Txakolinaren bermea eskaintzeko.

Iturria | Euskadi.net
Informazio gehiago | Getariako Txakolina

Erlazionatutako sarrerak