
Datorren larunbatean, urriak 3, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehenengo saioaz gozatzeko aukera izango dugu Zestoako udalerrian. Finalerdietako lehen etapa hau Gurutzeaga pilotalekuan egingo da arratsaldeko 17.30etatik aurrera eta eszenatoki gainean hurrengoko bertsolariak izango ditugu:
- Iñaki Gurrutxaga
- Uxue Alberdi
- Odei Barroso
- Jone Uria
- Oihana Bartra
- Miren Artetxe
Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak, www.bertsosarrerak.eu webgune ofizialean erosi daitezke. Hona hemen Zestoako finale laurdenetarako sarrerak:
- Arrunta: 9 €
- Gaztea: 4 €
- Bazkidea: 6 €
Txapelketa osorako bonoa:
- Arrunta: 60 €
- Gaztea: 25 €
- Bazkidea: 45 €
Informazio guztia | Txapelketanagusia.eu
Antolakuntzan | Bertsozale Elkartea
Erlazionatutako sarrerak

Atzo bertan egin zen 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren prentsaurrekoa Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan Bertsozale Elkarteko kideekin. Txapelketa urriaren 3an hasiko da abenduaren 13an amaitzeko, eta guztira 44 bertsolari, 10 epaile eta 10 gai-jartzaile izango dira eszenatoki gainean.
Txapelketaren webgunean, honen egitaraua edo saioen datak argitaratu dituzte:
Final-laurdenak
- Zestoa - Urriak 3 - Gurutzeaga pilotalekua, 17:30
- Leitza - Urriak 10 - Udal kiroldegia, 17:30
- Bilbo - Urriak 11 - Arriaga antzokia, 17:30
- Uztaritze - Urriak 17 - Kiroleta pilotalekua, 17:30
- Zarautz - Urriak 18 - Aritzbatalde pilotalekua, 17:30
- Laudio - Urriak 24 - Granja pabilioia, 17:30
Finalaurrekoak
- Bergara - Azaroak 7 - Udal pilotalekua, 17:30
- Gasteiz - Azaroak - Europa pabiloia, 17:30
- Tolosa - Azaroak 14 - Usabal kiroldegia, 17:30
- Hendaia - Azaroak 15 - Beltzenia pilotalekua, 17:30
- Gernika - Azaroak 21 - Anaitasuna pabiloia, 17:30
- Iruñea - Azaroak 22 - Anaitasuna pabiloia, 17:30
- Donostia - Azaroak 29 - Antonio Elortza Belodromoa, 17:30
Finala
Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak, aurrez erostekoan, internet bidez bakarrik erosi daitezke webgune ofizialean. www.bertsosarrerak.eu. Saioa hasi orduko, eta egunean bertan,txarteldegian ere salgai jarriko dira sarrera batzuk. Finalera orduko izango diren 13 saioetarako bonoa ere internetez bakarrik erosi ahal izango da.
Informazio guztia | Txapelketanagusia.eu
Erlazionatutako sarrerak

Ekain haitzuloa, Madeleine aroko labar-pinturengatik ezaguna, 1969an aurkitu zuten eta milurteko luzeetan zehar ezkutuan egon ziren pintura horiek. Pintura hauek kalterik eragin gabe mirestu ahal izateko, Ekain haitzuloaren erreplika egin zen: Ekain Berri.
Ekain Berri, 2008ko abuztuaren 13an UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zutena, Sastarraingo bailaran dago, jatorrizko haitzulotik 600 metrora eta Zestoako erdigunetik metro gutxira. Babes-neurri moduan, erreplika haitzulo honetara soilik oinez iritsi daiteke.
Ekain Berri bisitatzeko ordutegia hauxe da:
- Asteartetik ostiralera: 10:00h -18:00h
- Asteburuetan, jaiegunetan eta udan: 10:00h-19:00h
- Astelehenetan: itxita.
- Telefono: 943 868 811
- E-Mail: info@ekainberri.com
Informazio guztia | Ekain Berri webgunea
Erlazionatutako sarrerak