Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/ondopasa.com/web/wp-settings.php on line 18
Zinea . Euskal Herria
Etiketak: Zinea

Zinebi zinemaldiaren 51. edizioa

Azaroaren 23tik 28ra bitartean, Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko 51. Zinemaldia egingo da bizkaitar hiriburuan. Zinebin 2008ko urtarrilaren 1ean aurrera egin diren atzerriko filmak eta bideoak, eta 2009ko urtarrillaren 1ean aurrera egin diren Espainiako filmak eta bideoak parte hartu ahal izango dute.

Zinebin parte hartzen duten lanak, gehienez 45 minutuko iraupena izango dute eta zinemaldiaren sariak honako ataletan sailkatuko dira:

BILBOKO ZINEMALDIAREN SARI NAGUSIA: 7.000 Euro

FIKZIOA

  • Fikzioko Urrezko Mikeldi Saria: 4.000 Euro
  • Fikzioko Zilarrezko Mikeldi Saria: 3.000 Euro

DOKUMENTALA

  • Dokumentaletako Urrezko Mikeldi Saria: 4.000 Euro
  • Dokumentaletako Zilarrezko Mikeldi Saria: 3.000 Euro

ANIMAZIOA

  • Animazioko Urrezko Mikeldi Saria: 4.000 Euro
  • Animazioko Zilarrezko Mikeldi Saria: 3.000 Euro
  • Euskal Zinemaren Sari Nagusia: 5.500 Euro
  • Espainiako Zinemaren Sari Nagusia: 5.500 Euro
  • Zilarrezko Karabela: 4.000 Euro (Amerika Latinoko film onenarentzat)

Informazio guztia | Zinebi.com

Erlazionatutako sarrerak

Zinebi 50

Apirilaren 23tik ekainaren 25era, pasa den urtean Zinebiko 50. edizioan saritutako lanak ikusteko aukera izango dugu dohainik. Ostegunero arratsaldeko 19:30etatik aurrera eta hiruhilabete honetan zehar, Bilbon bertoko ekoizpenei jarriko zaie arreta berezia, pasa den Zinebiko edizioko Euskal informagarrien saioetan eman zirenak. Euskadin ekoiztutako 10 filme proiektatuko dira, hauetariko zazpi apirilaren 30ean egingo den saio monografikoan emango direlarik.

Beste aldetik, Zinebiklub egitarauko lau saio (maiatzaren 28tik ekainaren 18ra) Venezuelako  laburmetraiei eskiniko zaio osorik, Zinebi Jailadiako azken edizioan programatutakoak. Lau dokumental eta 14 laburmetrai dira, 1983tik 2007 urte bitartean ekoiztutakoak eta gaur eguneko Venezuelaren funtsezko elementuak agertzen dituenak.

Zinebiaren edizio berria, Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiaren 51. edizioa hain zuzen ere, Azaroaren 23tik 28ra bitartean egingo da eta iada honetan parte hartzeko epea zabalik dago.

Informazio gehiago | Zinebi

Erlazionatutako sarrerak