Etiketak: zinemaldia

Begibistan. Amurrioko IV. Zinema Astea

Amurriok Begibistan jaialdiaren 4. edizioa hartuko du maiatzaren 26tik 29ra bitartean. Aipatzekoa da Euskadin ekoitzitako film laburrak ardatz dituen jaialdi bakarra dela honako hau. Antolakuntzak 91 lan jaso ditu aurtengoan, eta horietatik 36 hautatu ditu sail nagusietan parte hartzeko. Hala, 14 film labur lehiatuko dira Ofibistan lehiaketako sail ofizialean, eta 22 lanek hartuko dute parte Infobistan sail informatiboan. Nabarmentzekoa da, halaber, Ofibistan sailean Telmo Esnal eta Koldo Almandoz euskal zuzendari ezagunen film laburrak izango direla ikusgai.

Aurretiaz aipatutako atalez gainera, honako hauek aurki ditzakegu Begibistan jaialdiaren baitan: Freakybistan, Gaztebistan, Txikibistan, Superbistan, Festibistan eta Luzebistan. Bestelako jarduerak ere antolatu ohi dituzte, hala nola, erakusketak, kontzertuak eta film emanaldi bereziak.

Informazio guztia | Begibistan

Erlazionatutako sarrerak

Zinegoak 2010

Zinemarik ausartena Bizkaiko hiriburura iritsiko da berriro; izan ere, urtarrilaren 29tik otsailaren 6ra bitartean, Bilboko Gay-Lesbo-Trans 7. Nazioarteko Zinemaldia (Zinegoak) egingo dute bertan.

Zinegoak 2010 jaialdian, honako sariak banatuko dira: 3.000 euro fikziozko film luze onenarentzat, 2.000 euro dokumental luze onenarentzat eta 1.000 euro film labur onenarentzat. Lesbianismo eta Genero Berezia Saria (1.500 euro) ere banatuko dute.

Erlazionatutako sarrerak

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

Urriaren 31tik azaroaren 6ra bitartean, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea ospatuko da Donostian. Aurtengoa XX. edizioa izango da eta honetan film luze eta film labur berrienak izango dira ikusgai jaialdiko Sekzio ezberdinetan.

Abel Ferryk zuzendutako Vertige lanak (Frantzia) emango dio hasiera ekitaldiari eta zazpi egunetan zehar, hurrengoko filmeak ikusteko aukera izango dugu sekzio ofizialean:

  • Vertige
  • RoboGeisha
  • The Box
  • Dead Snow / Død snø
  • Dread
  • Evangelion 2.0 You Can (Not) Advance
  • Grace
  • The House of the Devil
  • Infestation
  • Lesbian Vampire Killers
  • Mutants
  • Número 9
  • Pandorum
  • Paranormal Activity
  • Sword of the Stranger / El samurái sin nombre
  • Tetsuo: The Bullet Man
  • Triangle
  • Vampire Girl vs. Frankenstein Girl
  • Viva la muerte!Autopsie du cinéma fantastique espagnol

Bosgarren urtez, gainera, Komiki Jardunaldiak egingo dituzte jaialdiarekin batera, eta, ohi bezala, umeek euren txokoa izango dute egitarauan. “Euskadi Fantastikoa” deritzon sailak Ãlex Orbe eta Manu Ortega marrazkilariak izango ditu ardatz.

Informazio guztia | Donostiakultura.com

Erlazionatutako sarrerak

Gasteizko Mendi Zinemaldia

Gasteizko Mendi Film Festibalaren 2. edizioa, Gasteizko Nazioarteko Mendi Zinemaldia, abian da dagoeneko eta ekitaldiaren antolatzaileak abenduaren 11tik 19ra bitartean egingo dela iragarri dute.

Mendi Film Festibalan parte hartzeko imprimakia euren webgunetik jeitsi daiteke eta filmak aurkezteko azken eguna urriaren 15a izango da. Aurtengo sari nagusia 2.500 eurotakoa izango da eta 8.000 euro banatuko dira guztira:

  • Film onena. Garaikurra eta 2.500 euro
  • Mendiko film onenari saria. Garaikurra eta 1.200 euro
  • Muturreko mendi-kirol film onenari saria. Garaikurra eta 1.000 euro
  • Mendia, Ingurumena-ekologia saria. Garaikurra eta 1.000 euro
  • Euskarazko film onenari saria. Garaikurra eta 800 euro
  • Epaimahaiaren saria. Garaikurra eta 1.000 euro
  • Ikastetxeetako laburmetraiarik onena (Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxeak). Garaikurra eta 300 euro
  • Ikus-entzulegoaren saria. Garaikurra.

Gainera, zinemaldiaren inguruan, interesgarriak diren beste ekintza batzuk egingo dira: Argazki erakusketak edota  mahainguruak, adibidez.

Informazio guztia | Gasteizko Mendi Zinemaldia

Iturria | Kiroldegi

Erlazionatutako sarrerak

Donostia Zinemaldia - Festival de San Sebastian

Irailaren 18tik 26ra bitartean, Donostiako Zinemaldiaren 57. edizioa egingo da gipuzkoar hiriburuan. Zinemaldiaren webgunean iragarri den bezala, aurten Quentin Tarantinok Zabaltegi-Bitxiak saila abiaraziko du Inglourious Basterds-ekin.

Quentin Tarantino zuzendari estatubatuarrak, Canneseko Zinemaldian aurkeztu du dagoeneko Inglourious Basterds filma eta Christoph Waltzek, film honen aktorenetariko batek, Aktore Onenaren Saria eraman zuen. Donostian berriz, 57. Zinemaldiaren lehen egunean, irailaren 18an, aurkeztuko dute filma.

Nazioarteko zinemaldi garrantzitsuetako film nabarmenak, Espainian estreinatu ez direnak, biltzen ditu Zabaltegi-Perlak sailak. Aurten, besteak beste, Un prophète, Jacques Audiard-ena, Bahman Ghobadi zuzendariaren Kasi az Gorbehaye irani khabar nadareh, Ang Leeren Taking Woodstock edota Woody Allenen Whatever Works filmak bilduko ditu Donostia Zinemaldiko sali bereri hau.

Datozen asteetan Zabaltegi-Bitxiak saila osatuko duten gainerako filmen izenburuak jakinaraziko dituzte.

Iturria | Donostia Zinemaldia

Erlazionatutako sarrerak