
Martxoaren 20tik 27ra Anima Basauri Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren edizio berria egingo da Basaurin. Aurtengoa, zinemaldiaren bostgarren edizioa izango da eta honetan parte hartuko dituzten lanak hiru sail-ofizial nagusitan egongo dira banatuta:
- 35 mm-ko Luzemetraien Sail Ofiziala
- 35 mm-ko Laburmetraien Sail Ofiziala
- Karratu Saila
Dena den, hauetaz aparte jasotzen dituzten filmeen arabera, beste lehiaketa-sailen bat sortzea erabaki dezakete antolatzaileek. Basauri-Bizkaiko Nazioarteko Animazio Zinemaldian parte hartu nahi baduzu, webgune ofizialan bertan aurkitu dezakezue parte hartzeko araudia eta inskripzio orria.
Informazio guztia | Anima Basauri
Erlazionatutako sarrerak

Martxoaren 17rarte, Giza eskubideei buruzko zinema eta hitzaldi zikloa izango da Gasteizko Goiuri Jauregiko MartÃn de Salinas aretoan eta Montehermoso Kulturunean. Zinemaldi eta hitzaldien egitaraua honakoa izango da:
- Otsailak 3 - FGM. Film labur dokumentala, Jon Garaño-ren gidoia eta zuzendaritza, Haurralde Fundazioaren produkzio exekutiboa.
- Otsailak 10 - INVISIBLES dokumentalaren laburmetraien aukeraketa, Javier Bardemek ekoiztuta Mugarik Gabeko Medikuak-ekin elkarlanean.
- Otsailak 17 - SHURA [Afganistán, la dignidad de las mujeres (Afganistan, emakumeen duintasuna)].
Otsailak 24 - TAPOLOGO. Gabriela & Sally Gutiérrez Dewar-en dokumentala.
- Martxoak 3 - BORN INTO BROTHELS: CALCUTTA’S RED LIGHT KIDS (AUZO GORRIKO UMEAK). Zana Briski eta Ross Kauffman-en dokumentala.
- Martxoak 10 - TTHE GHOST RIDERS(Espirituak zamalkatuz). Vincent Blackhawk Aamodt-en dokumentala.
- Martxoak 17 - 14 KILÓMETROS (14 KILOMETRO). Gerardo Olivares-en zuzendaritza eta gidoia.
Film hauen informazio guztia Gasteizko udalaren webgunean aurkitu dezakezue edota zinemaldiaren informazio-liburuxkan. Otsailaren 3, 10 eta 17 egunetako dokumentalak Goiuri Jauregiko MartÃn de Salinas aretoan eskainiko dira. Besteak Montehermoso Kulturunean proiektatuko dira.
Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilaren 30etik Otsailaren 7rarte, Bilboko gay-lesbo-trans 6. nazioarteko zinemaldia izango da Bizkaiko hiriburuan. Seigarren edizio hau Roberto Caston zuzendariaren “Ander” filmarekin hasiko da Arriaga Antzokian eta zinemaldian zehar homosexualitatearen inguruko jaiak jorratuko dira ikuspegi ezberdinetatik.
Zinegoak zinemaldiko sari nagusiak hauek izango dira:
- Fikziozko Film Luze Onenarentzat - 3000 €.
- Dokumental Luze Onenarentzat - 2000 €.
- Film Labur Onenarentzat - 1000 €,
- Lesbianismo eta Genero Berezia Saria - 1500 €.
Zinegoak 09-ren egitarau osoa ikusi dezakezue zinemaldiaren webgune ofizialan.
Informazio guztia | Zinegoak 09
Erlazionatutako sarrerak