Larunbat honetan, irailak 19, Olagarro Eguna ospatuko da zumaiako udalerrian. Udalerriko jairik ospetsuenetako bat dugu hau eta egun osoan zehar ekintza ugari egiten dira. Hona hemen 2009ko Olagarro Egunaren egitaraua:
- 09:00etan diana txistulariekin.
- Goiz partean, V. Argazki Rallya. Izen-ematea turismo bulegoan 08:30etik 09:30era. Sari-banaketa urriaren 2an (ostirala) izango da Forondan.
- 10:00etatik 13:00etara sukaldariak lanean Eusebio Gurrutxaga plazan: Lehiaketa gastronomikoa, herriko elkarte eta koadrilen artean.
- 11:00etatik 12:30era, Gernika parkean haur eta gaztetxoentzako antzinako jolasak (zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea…), Itxas-Gain Elkarteak antolatuta.
- 11:00etatik 14:00etara Gernika parkean, Elikagaien Azokatxoa.
- 11:00etatik 14:00etara, Kofradian, Arrainen Benta Aretoa ikusgai.
- 11:15ean hamaiketakoa Pulpo elkartearen olagarro-harrapatzaile izandakoentzat.
- 11:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan, batel-estropadan parte hartuko duten arraunlari guztiei dortsalak banatuko zaizkie. Jarrain, Mackensy’s Band Eskoziako taldeak lagunduta arraunlari guztiekin kalejiran estropada eremura abiatzea.
- 12:30ean Txomin Agirre kaian koadrilen arteko batel-estropada, Olarro Eguneko III. Bandera.
- 12:00etan Zumaiako helduen danborrada, Itsas kiroldegitik irten, Amaiako plazatik pasa eta Erribera kaletik Eusebio Gurratxaga plazan bukatu.
- 12:30ean Beheko Plaza abesbatzaren eta Pola de Sieroko (Asturias) koruaren saioak herrian zehar.
- 13:00etan Lehiaketa Gastronomikoko epaia eta sari-banaketa. Epaian, besteak beste, Arzak jatetxeko taldekideek hartuko dute parte.
- 13:30ean Olagarro-zopa txosnetan.
- 14:30ean Herri Bazkaria, Eusebio Gurrutxaga plazan.
- 17:00etan Txomin Agirre kaian koadrilen arteko batel-estropada, Olarro Eguneko III. Bandera. Irabazleek helmugan bertan jasoko dute bandera.
- 17:00etatik 20:00etara ateak zabalik Kofradian, Arrainen Benta Aretoa ikusteko.
- 18:00etatik aurrera Arbustaingo arranplan, gaztetxoentzako uretako jolasak (kukainak, zinta harrapatzea kamara gainean…), Itxas-Gain Elkarteak antolatuta.
- 18:00etatik aurrera txosnetan olagarro-brotxetak eta sagardoa. Ordu berean Ordiziako Laguntasuna Rondallaren kalejira.
- 22:00etan Harribil dantza taldearen ‘Urratsen oihartzuna’ ikuskizuna. Aita Mari aretoan.
- 23:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan Dantzaldia, DJ Jon disko-jartzailearen eskutik.
Iturria | Zumaia.net
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak: 
