Platters

Azaroaren 29an, igandea, The Platters taldeari egingo dioten omenaldia ikusteko aukera izango dugu Euskalduna Jauregian.The Platters” taldeak, hainbat belaunaldiren bizitzako soinu bandako atal ahaztezin bihurtu diren kantuak utzi zizkigun: Only you, Smoke gets in your eyes, My prayer eta Twilight Time besteak beste.

John Cheatdomek ibilbide luzea egin du talentu berriak aurkitzen, eta berak lortu zuen artista handi hauek elkartzea, taldearen benetakotasuna bermatu ahal izateko. Eurekin, “The Magic Sound of the Platters” sortu zuen. Denborarekin, izena laburtu zuten, Buck Rami omenaldia egiteko; bera izan zen, hain zuzen ere, hasierako taldearen aholkularia, managerra eta arrakastarako bidea sortu zuena.

Emanaldia gaueko 20:00etan hasiko da eta sarrerak 34/44 eurotako prezioa izango dute.

Informazio guztia | Euskalduna Jauregia

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun