Datorren larunbatean, ekainak 6, Txakolinaren eguna ospatuko da Gernikako udalerrian. Txakolina ardatza duen azoka honetan, Urdaibaiko Txakolina sustatzea izango du helburu nagustitzat eta horregatik, jatorrizko deitura duen edari hau dastatzeko eta etxera eramateko aukera izango dugu, hamar bat txakolindegiren eskutik.
Gainera, baserritarrek fruta eta barazkiak egongo dira salgai: Idiazabal gazta, ahuntz-gazta, behi-gazta, eztia, patea, ogia, euskal pastela edota txokolatea. Azkenik, eta eguna borobiltzeko, herri-kirolen erakustaldiak izango dira ikusgai eta umeentzako gune berezia (puzgarri, jolas eta bestelako ekintzekin) jarriko dute.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
