Igande honetan, azaroak 8, Txerriki Eguna ospatuko da Bermeoko udalerrian. Bermeoko azokarik ospetsuenetako bat den hau Lamera Parkean aurkitu dezakegu goizeko 10:00etatik 15:30etara eta goiz osoan, bertako produkturik onenak bilduko ditu, eta noski, txerriki-haragia eguneko protagonistetako bat izango da.
Gainera bestelako produktuak erosteko parada izango dute bisitariek: gazta, eztia, euskal pastela, loreak, txakolina, patea, ogia eta kontserbak, besteak beste. Azkenik, Bermeoko egun berezi honetan, bertoko jendearen artean ospe handia duen Odolki Lehiaketaren zortzigarren edizioa egingo da baita ere.
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
