Bihartik aurrera eta Irailaren 13ra arte, Txotxongilo Txoroak jaialdia izango dugu Gasteizen. Jaialdi hau dela eta, txotxongiloek hiriak hartuko dute eta familia osoarentzako emanaldiak ikusteko aukera izango dugu zenbait tokitan: Plaza Barrian, San Martin, Arriagako, Judimendiko eta Aranbizkarreko parkeetan eta Aihotz eta Eskoriatza-Esquivel plazetan, adibidez.
Hona hemen Txotxongilo Txoroak Jaialdi barruan izango ditugun zenbait ikuskizunen egitaraua:
- Uztailak 5 - Titiriteros de Binefar taldearen No nos moverán
- Uztailak 11 eta 12 - Cucaramacara konpainiaren Aventuras y desventuras de Perico de los Palotes
- Uztailak 18 eta 19 - Teatro de la plaza taldearen Mago por casualidad
- Abuztuak 15 eta 16 - Ángeles de trapo, Los claveles eta Teatro Buffo konpainiak izango dira.
- Abuztuak 22 eta 23 - La caja tonta konpainia.
- Abuztuak 29 eta 30 - Viva Rodari konpainia
- Irailak 5 eta 6 - Mevitendo taldeak El diario embrujado aurkeztuko du.
- Irailak 13 - Pai konpainiaren Arte bailón
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
