Maiatzaren 21etik 24ra bitartean, Umore Azoka ekimena egingo da Leioako udalerrian, Leioako Udaleko Kultur Arloak antolatuta. Umore azoka 1995. urtetik egiten da eta lau egunetan zehar, Leioa antzeztoki handi, ezinbesteko hitzordu, erakustoki eta kaleko arteetan parte hartzen duten gizarte-eragileen arteko (konpainiak, sortzaileak, banatzaileak, programatzaileak, sareak, ikusleak, prentsa…) topaleku bihurtzen da.
Egun hauetan antzezlanak, zirku-ikuskizunak, haurrentzako lanak, dantza saioak , clown pailazoak, akrobatak eta malabaristen 55 emanaldi ikusteko aukera izango dugu 49 taldeen laguntzarekin. Honetaz aparte, Ganso & Cia, Kukubiltxo Antzerki Taldea, Ados Teatroa, Pikor Teatro eta Kukai Dantza Taldea konpainia euskaldunen eta Teatro Meridional Madrilgo konpainiaren lanen ekoizpenean parte hartu du aurten Umore Azokak.
Informazio guztia | Leioako Umore Azoka
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
