Urduñako Ganadu eta Nekazaritza Azoka

Maiatzaren 2an, larunbata, Urduñako Ganadu eta Nekazaritza Azoka egingo da. Urduñako Udalak eta Txaroles Ekoizleen Euskadiko Elkarteak antolatuta. Honetan, Txaroles arrazako ganaduaren Euskadiko VI. Txapelketa ospatuko da baita ere, Urduñako zezen plazan.

Ganadu Azokan 190 abelburuk parte hartuko dute: behi-aziendak, ardi-aziendak, ahuntz-aziendak eta zaldi-aziendak. Horietatik 41 behi izango dira, Limusin, Piriniar, Frisiar, Alpeetako nabar, Terreño eta Betizu arrazakoak. 45 zaldi egongo dira: pottokak, poneyak eta paseorako zaldiak, 78 ardi ekarriko dituzte, Latxa arrazakoak. Ahuntzak 36 izango dira, Azpigorri arrazakoak, inguruko herrietatik etorriko direnak, Urduña, Aloria, Artomaña, Delika, Okondo, Murga, Amurrio, Laudio eta Artziniegatik.

Nekazaritza Azokan berriz, eskualdeko baserritarrek egiten dutena ikusi eta erosteko aukera egongo da. Gaztak, txakolina, hestebeteak, eztia, ogia eta euskal pastela erosteko 30 postu baino gehiago aurkituko ditugu.

Iturria | Urduna.com

Erlazionatutako sarrerak

Erantzun