Apirilaren 23tik ekainaren 25era, pasa den urtean Zinebiko 50. edizioan saritutako lanak ikusteko aukera izango dugu dohainik. Ostegunero arratsaldeko 19:30etatik aurrera eta hiruhilabete honetan zehar, Bilbon bertoko ekoizpenei jarriko zaie arreta berezia, pasa den Zinebiko edizioko Euskal informagarrien saioetan eman zirenak. Euskadin ekoiztutako 10 filme proiektatuko dira, hauetariko zazpi apirilaren 30ean egingo den saio monografikoan emango direlarik.
Beste aldetik, Zinebiklub egitarauko lau saio (maiatzaren 28tik ekainaren 18ra) Venezuelako laburmetraiei eskiniko zaio osorik, Zinebi Jailadiako azken edizioan programatutakoak. Lau dokumental eta 14 laburmetrai dira, 1983tik 2007 urte bitartean ekoiztutakoak eta gaur eguneko Venezuelaren funtsezko elementuak agertzen dituenak.
Zinebiaren edizio berria, Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiaren 51. edizioa hain zuzen ere, Azaroaren 23tik 28ra bitartean egingo da eta iada honetan parte hartzeko epea zabalik dago.
Informazio gehiago | Zinebi
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:

[...] Zinebiko 50.edizioan saritutako pelikulak doan ikusteko aukera [...]